Euskadiko Openean txapela janztea eskura du Ander Bengoak

Xabier Urtzelai 2015ko ira. 9a, 15:06
Ander Bengoa, Aramaioko lasterketan.

Conor-Saltoki-Berriainz taldeko ziklista Ander Bengoa aramaioarrak domekan irabaz dezake Euskadiko mendiko bizikletako Opena, Bilbon –Master 30 kategorian. 

Egutegiko azken lasterketa izango da Bilbokoa, eta denboraldian zehar –martxotik hasita– erregulartasun handia erakutsita iritsi da Bengoa lehenengo postuan azken proba horretara.

Hutsik egin barik 

Aramaioko lasterketatik hasita Bengoak Marques Ekleylson izan du kontrario gogor baina aramaioarrak ez du lasterketa batean ere huts egin, eta podiumeko postuetan egon da egutegiko sei lasterketetan [Getxon lehena izan zen]. Hala, txapela gertu izango du domekan.

Hemen Aramaioko lasterketako bideo kronika eta argazkiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak