Magialdi Araba jardunaldia 17:00etan hasiko dute, kultura etxean. 7 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako ikastaroa eskainiko dute kultura etxean. Ondoren, 18:00etan, tabernetan magia bertatik bertara ikusteko aukera egongo da Gertuko magia ikuskizunarekin. Ekitaldi nagusia 19:30ean izango da, Sastiñan: Morrison el magnifico-k ikuskizun berezia eskainiko du.