Odola emateko aukera egongo da irailaren 9an

Arantzazu Ezkibel Galdos

Irailaren 9an, eguaztena, odola emateko aukera egongo da. Arabako odol emaileen elkarteko autobusa etorriko da kultura etxe ondora, 16:45etik 20:00etara. Herritarrak animatu nahi dituzte odola ematera joatera.

Odola emateko jakin beharrekoak

  • Aldez aurretik kontrol medikoa egiten dute.
  • Odola eman ahal izateko 18 urtetik gorakoa eta 70 urtetik beherako izan behar da, eta 50 kiloko pisua, gutxienez.
  • Ez da zertan baraurik joan behar. Komeni da ez ematea odola otordua hartu eta bi ordu baino lehenago.
  • 450 cm3 ateratzen dira, eta bolumen hori berehala berritzen da, zerbait edatean.
  • Urtean, emakumeek hiru aldiz eman dezakete odola eta gizonezkoek lau aldiz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak