Solidaritatez betetako oporrak

Saharako eta Ukrainiako haurrak Aramaioko familiekin. Argazkia: Aramaioko Udala.

Azken urteotan bezala, aurten ere kanpotik etorritako hainbat haurrek Aramaion pasa dute uda. Oporrak bakean Saharako programaren bitartez Enhubuha gaztetxoa etorri da Aramaiora, eta Ukrainatik, aldiz, Naia, Marina eta Illya neska-mutikoak. Aramaioko udal ordezkariak pozik azaldu dira, "solidaritatearen aldeko jarrera" agertu dutelako aurten ere Aramaioko familiek.

 "Solidaritatez betetako uda izan dute herriko hainbat etxetan, eta Saharako ume batek eta Ukrainako hiru umek uztaila eta abuztua igaro dute herrian", azaldu dute ohar bitartez. Hiru familia animatu dira haurrak etxean hartzera; Udalaren balorazioa "ezin hobea" izan da.  

Ekimenak lagunduko ditu

"Orain arte, Aramaioko Udalak bat egin izan du Oporrak bakean Saharako programarekin, eta, aurrerantzean, Ukrainatik datozen umeak hartzeko programa ere kontuan hartuko da, familia hauei behar duten laguntza eskainiz", azaldu dute. Modu berean, aurrerantzean ekimen hauek laguntzen jarraitzeko asmoa ere azaldu du Udalak eta herriko beste familia batzuk animatu nahi ditu udan umeak etxean hartzera. Solidaritatez betetako oporrak izan dezaten.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.