Aitor Aranaren omenezko mendi ibilaldia irailaren 26an izango da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015eko irailaren 2a

Mendi ibilaldiko kartela.

Orixol mendi elkarteak Aitor Aranaren omenezko XIX. mendi ibilaldia antolatu du. Irailaren 26an izango da, zapatua. Izena egunean bertan eman ahal izango da, kiroldegian, 07:30ean.

Mendi ibilaldia 24 kilometrokoa izango da; Ibarratik irtengo dira, eta Lurgorri, Teilamendi, Zabalandi, Orixol, Marixeka eta Kurtzeta zeharkatuko dute. Amaiera Ibarran izango du. 4 eta 6 ordu bitarteko ibilaldia izango da.

Izena egunean bertan eman ahal izango da, 07:30ean, kiroldegian. Izenematea 10 euro izango da. Irteera 08:00etan izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak