Lehenago argitaratu gabeak eta beste lehiaketaren batean saritu gabekoak izan beharko dute argazkiek. Zuri-beltzean edo koloretan aurkez daitezke lanak.
Lanak aurkezteko modua
Kartazal batean Zuiako Kuadrillako XIII. Argazki-lehiaketa – A kartazala idatzi beharko da. Kartazal horren barruan honakoa sartuko da:
- Argazkia, CD batean grabatuta, jpg formatu digitalean. Argazkiaren izenburua CDan idatzita joan beharko da (ez dira paper formatuan dauden lanak onartuko).
- Orri bat, ondorengo datuekin: lanaren izenburua, argazkia atera den tokia, lanaren kokaleku den udalerria.
Gainera, aparteko beste kartazal bat aurkeztu beharko da, itxita. Kanpoaldean Zuiako Kuadrillako XIII. Argazki-lehiaketa – B kartazala eta argazkiaren izenburua izango ditu idatzita. Barruan orri bat joango da, honako hauekin: lanaren izenburua, lehiakidearen datuak: izen-abizenak / NAN zenbakia / Helbidea eta telefonoa /posta elektronikoa.
Egile batek argazki bat baino gehiago aurkeztuko balu, goian aipatutako pausoak jarraitu beharko ditu obra bakoitzean, lehiakide bat baino gehiago izango balira bezala. Hau da: A eta B kartazalak aurkeztu beharko ditu argazki bakoitzeko.
Argazkiak postaz bidaliz gero
Argazkiak posta bidez bidaliz gero, posta-kartazal batean sartu beharko dira lehiaketako 2 kartazalak (A eta B), bakoitza bere aldetik. Aurkezten diren argazkiak pertsonaren baten lehen-planoak baldin badira, argazkian agertzen den pertsonaren baimena aurkeztu beharko da argazkiarekin batera.
Zalantzarik izanez gero deitu 945-430167 telefono zenbakira.
Lanak aurkezteko epea
Lanak aurkezteko azkeneko eguna urriaren 14a izango da, asteazkena. Lanak astelehenetik egubakoitzera aurkeztu beharko dira, 8:30etik 14:30era, ondorengo helbidean: Zuiako Kuadrilla, Udaletxeko Plaza, 1, 2 Ezk. – 01130 Murgia – Araba.
Sariak
1. saria…………………………………………………………………………….. 200 euro.
2. saria……………………………………………………………………………. 150 euro.
3. saria……………………………………………………………………………. 100 euro.
Udalerriko argazkia: sari horiez gain, argazki bat aukeratuko da udalerri bakoitzeko eta 60 euro emango zaizkio horietako bakoitzari.