Bihar, zapatua, ere izango dute zer egina Barajuen aldean; besteak beste, fededunak 12:00etako meza entzutera joango dira, eta ostean, 13:00etan, vermouth-dantza antolatu dute.
Karta-jokorako txanda ailegatuko da, berriz, 17:00etan, musean jardungo dute 12-14 bat bikotek auzoko elkartean. Eta 23:00etan, oinak dantzan jartzeko musika barreiatuko da, DJ-aren laguntzarekin.
Pilota, dantza… eta jan-edana
Egun handirako, San Roke egunerako dituzte antolatuta, baina, ekitaldirik jendetsuenak barajuendarrek. 12:00etan hildako auzotarren aldeko mezaren ostean eskuzko pilota partiduak jokatuko dituzte Aramaioko pilota eskolako gazteek. Banakako zein binakako partiduak izango dira.
Dantza-zaleendako, berriz, vermouth-dantza ere izango da aukeran, 14:00etan; eta horrela girotuta, elizpe inguruan batuko dira auzo bazkarian ia 80 lagun.
Afari jendetsua
Umeek, berriz, 17:00etan izango dituzte eurendako jolasak gertu-gertu, baita txokolatea ere. Gero, 19:00etan, auzoan txikiteoa egingo dute (nagusiek, jakina) eta 21:00etan, atzera ere mahaiaren bueltan elkartuko dira, afaltzeko, eguerdian baino lagun gehiago. Bukatu, domeka ere DJ-ak girotutako erromeriarekin bukatuko dute.