Hain zuzen ere, euskara ikasteko diru-laguntzetarako 1.500 euro ditu aurreikusita Udalak (gehitu egin ahal da kopuru hori udal aurrekontuen exekuzio oinarriek aurreikusten dutenaren arabera). Gainontzeko 3.000 euroak, berriz, ikastera joan-etorria egin behar izaten dutenen garraio gastuak ordaintzen laguntzeko bideratuko ditu.
Bi kasuetan, azaroaren 6an bukatuko da laguntzak eskatzeko epea (egun hori barne). Aramaioko Udaletxeko bulegora jo behar da horretarako, 09:00etatik 14:00etara. Eskaera orriak ere bertan dituzte.
Baldintzetako batzuk
Laguntza horiek eskatzeko hainbat baldintza bete behar dira. Adibidez: Aramaion erroldatuta egon beharra dago; egindako ikasketen matrikularen fotokopia (edo eskoletako presentziari dagokion ziurtagiria, euskara ikasketen kasuan) aurkeztu behar da, eta baita ere, Ogasuneko eta Segurantza Sozialeko ziurtagiriak, eskatzaileak zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen dutenak.
Zenbatekoa: euskara
Onartzen diren kasuetan, euskara ikasteagatik egin den ikastaroaren %80 lagunduko du Udalak diruz, baldin eta ikasturtea gainditu badu eta asistentzia %80 edo gehiago izan dela ziurtatzen badu eskatzaileak.
Zenbatekoa: garraioa
Ikastetxeetara joan-etorriak egiteko garraio laguntzei dagokienez, berriz, diru-laguntzen muga dagokion aurrekontuan horretarako ezarritakoak adieraziko du. Edozein modutan, jakina, ezingo da garraioak berak duen benetako kostua baino diru-laguntza handiagorik lortu.