Egubakoitzean, auzolana egin eta gero, kanpai jotze eta etxafuegoekin hasi zituzten jaiak, gero kantu-bertso-afaria egin zuten, Zigor Enbeitarekin eta Felipe Zelaietarekin.
Zapatuan, berriz, goizean meza, trikitilariak eta bolo txapelketa izan zituzten, eta arratsaldean, mus eta briska txapelketak eta ume jolasak; bukatu, baina, disko festarekin borobildu zuten eguna.
Jaiak amaitzeko, domekan jokatu zituzten karta txapelketako finalak, eta jakina, orduantxe egin zuten sari banaketa (argazkietan), txalaparta doinuek lagunduta. Bukatzeko auzotar den Manex Agirreri (Arabako bertso txapelketako irabazleari) auzokoen izenean oparia eman zioten errekonozimendu modura, eta berak egindako Agur SanEsteban jaien bukaeraren bertsoa abestu zuten. “Giro ederrean pasatu ditugu”, azpimarratu dute auzotarrek.