San Inazio egunean hasiko dira Aramaioko Uribarri auzoko jaiak. 16:00etan, auzolana izango dute herritarrek, eta 19:30ean txupinazoa eta kanpai jotzea. Barikua bukatzeko, 21:00etan, kantu eta bertso afaria egongo da Felipe Zelaieta eta Zigor Enbeita bertsolarien eskutik.
Zapatuan meza egongo da, 12:00etan, eta ondoren bolo txapelketa. 14:00etan txalaparta eta irrintzi txapelketa izango dute, eta 17:30ean briska eta mus txapelketak hasiko dituzte.
Domekan, 12:00etan, meza egingo dute auzoko hildakoen alde. 12:30ean briska eta mus txapelketako finalak eta sari banaketa izango dira, eta 14:30ean azken txupinazoarekin agurtuko dituzte jaiak.