Gazteei zuzendutako flamenko ikastaroa egingo dute irailetik aurrera

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015eko uztailaren 24a

Dantza flamenkoa ikasteko aukera izango dute etxeko txikitxoek irailetik aurrera. Dantzaren bitartez gorputz adierazpena lantzea izango da helburu nagusia.

Klaseak irailean hasiko dira eta martitzenetan izango dira: 17:30etik 18:30era, Aramaioko kultura etxean. Hasiberriei zuzendutako ikastaroa izango da: estilo honetan hasi nahi duten ume guztiei zuzenduta dago. Informazio gehiago: maledancing@hotmail.com helbidean emango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak