Udal Ordezkariak Zuraidera joango dira domekan elkarlana sustatzera

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015eko uztailaren 23a

Domekan Udal ordezkaritza bat Zuraidera joango da. Orain dela hilabete batzuk Zuraideko ordezkariak etorri ziren Aramaiora bisitan. Zuraiden euskara eta euskal kultura bultzatzen duen elkarte indartsu bat dago; eta, Lapurdiko herrian bizi den aramaioar bat elkarteko kide da. Hala, hark elkarlanerako bidea proposatu zien Aramaioko ordezkariei; eta, hain zuzen, horretarako baliatuko dute domekako bidaia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak