2015/07/31 - 2015/08/02 16:00

Jaiak

San Esteban jaiak ospatuko dituzte Uribarrin

Uribarri auzoa, Aramaio

San Esteban jaiak ospatuko dituzte uztailaren 31tik abuztuaren 2ra Uribarrin. Uztailaren 31n 16:00etan auzolana izango dute; 19:30ean txupinazoa eta kanpai jotzea, eta 21:00etan kantu eta bertso afaria Felipe Zelaieta eta Zigor Enbeitarekin. Zapatuan meza esango dute, 12:00etan, eta ondoren bolo txapelketa. 14:00etan txalaparta eta irrintzi txapelketa izango dute, eta 17:30ean briska eta mus txapelketak hasiko dituzte. Domekan, 12:00etan meza esango dute auzoko hildakoen alde. 12:30ean briska eta mus txapelketako finalak jokatuko dituzte eta sari banaketa. 14:30ean azken txupinazoarekin agurtuko dituzte jaiak. Jaietako egun guztietan auzoko artistek egindako eskulanak erakusgai egongo dira.

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak