Euskaltzain urgazle izendatu dute Patxi Salaberri aramaioarra

Jon Berezibar 2015ko uzt. 20a, 12:27
Patxi Salaberri.

Filologia irakaslea da EHUn Patxi Salaberri Muñoa (Aramaio, 1956). Uztailaren 17ko bileran harekin batera beste 5 urgazle izendatu zituen euskararen akademiak: Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Roberto Gonzalez de Viñaspre, Karmele Jaio, Iñaki Martinez de Luna eta Blanca Urgell.

Patxi Salaberri Muñoa Euskal Filologian doktorea da (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Filologia irakaslea. Euskal Herriko Unibertsitateko EUDIA ikerketa taldeko kide da, euskararen bariazio soziolinguistikoa ikertzeko sortutako taldea.

Euskal literatura klasikoan aditua da, XVI. eta XVII. mendeetako idazleak eta obrak ditu aztergai nagusi. Hainbat liburutan ikertu ditu Pedro Axularren edota Joanes Leizarragaren idazlanak: Axularren prosa erretorikaren argitan (1997), Axularren historiak (1998), Haizkora zuhaitzaren erroari kheinatzean (Axularren gogoetak eta erranak) (2000), Aingura eta sugea: originaltasuna eta dependentzia Leizarragaren idazlanetan (2012), Leizarragaren idazlanetan barrena (2014).

2002an Irun Hiriko Literatura saria irabazi zuen Urtean idatziak poema liburuarekin. 2005ean plazaratu zuen bere azken poema liburua, No, Pamiela argitaletxean. Bestalde, Sigmund Freud, Rainer Maria Rilke edota Witold Gombrowicz itzuli ditu euskarara. Hizkuntzalaritza eta filologia arloko ikerketak hainbat aldizkaritan agertu ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak