Eguneko zentroan musika emanaldia izan zuten atzo arratsaldean. Nagusilan elkarteko Jose Ignazio Murua eta Roberto Alvarez bikoteak eskaini zuen saioa. Emanaldia aprobetxatu zuten erabiltzaileen senitartekoak gonbidatzeko, eta baita Udaleko ordezkariak ere. Emanaldiaren ondoren luncha izan zuten. Nagusiak gustura ibili ziren musikaren erritmoan dantzan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.