2015eko Laburbiran zortzi lan aukeratu dituzte: euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaren aniztasun eta kalitatearen erakusgarri. Esperientzia duten zuzendariak, hasiberriek eta bidea urratzen dabiltzanek dute lekua 2015eko edizioan.
Ordu eta laurden inguruko emanaldia izango da Sastiñan eskainiko dutena.
Debagoiendarren lanak
Debagoieneko zuzendarien lanek ere badute euren lekua Laburbiran: Kepa Errastiren Aitona Mantangorria, Asier Altunaren Zela Trovke eta Aitor Arregiren Zarautzen erosi nuen lanak ikus daitezke.