Bertso afariarekin ekingo dituzte jaiak Arexolan, egubakoitzean.
Bizikleta lasterketa
Zapatuan, meza esango dute 12:00etan. Ondoren, 12:30ean bizikleta lasterketa egingo dute. "Herritik irtenda auzora arteko lasterketa izango da. Adinaren arabera ibilbidea luzeagoa edo motzagoa izango da", azaldu du Beñat Ibarguren auzo-alkateak.
Eguerdi partean musika izango dute auzoa girotzeko. Arratsaldean, aldiz, mus eta briska txapelketak izango dituzte, eta gauean dantzaldia.
Domekan kantuan ibiliko dira
12:00etan meza esango dute, eta ondoren kantuan ibiliko dira Arantzazu trikitilariarekin.