Gasteizen egin izan den jaialdia da; baina, iaz, Araian proba pilotua egin zuten, eta ikus-entzuleek emandako erantzun ona ikusita, aurten, Araba guztira zabaldu dute jaialdia. Araban egiten diren film laburrak eskaintzea da jaialdiaren helburua eta 661 film laburren artean 20 aukeratu dituzte jaialdian eskaintzeko. Antolatzaileek nabarmendu dute filmen kalitatea, umorea, intentsitatea eta aurpegi ezagunak.