Zazpi batzorde izango ditu udalbatzak aurrerantzean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko uzt. 10a, 13:07

Ekain amaieran egindako batzarrean eratu zituzten datozen lau urteetarako batzorde informatiboak. Auzoak batzordea hirigintza batzorde barruan sartu dute; ingurumena eta mendia ere elkartu egin dituzte: eta, gizarte ongizate batzordean sartuko dituzte gazteria, migrazioa eta berdintasuna sailak. Bestalde, parte-hartze batzordea ez da batzorde moduan egongo; zeharkako gaia izango da eta alkateak izango du horren ardura.

Taulan ikus daitezke batzordeak eta batzorde bakoitzaren arduraduna nor izango den.

Batzordeak Batzordeburuak
Kultura eta kirol batzordea Cristina Etxenausia
Gizarte ongizate batzordea Jose Ramon Uribe
Ingurumena-mendiak batzordea Jon Ugarte
Hirigintza-auzoak batzordea Martin Arriolabengoa
Zerbitzuen batzordea Roberto Lasaga
Ogasuna, antolaketa eta funtzionamendua   Lierni Altuna
Euskara eta Hezkuntza batzordea Lierni Altuna

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak