Araban egiten diren film laburrak eskaintzea da jaialdiaren helburua.
Ikuslearen saria: 1000 euro
Jaialdiak sail ofiziala izango du. Sail horretan 20 lan eskainiko dituzte. Ikus-entzuleek botoa emateko aukera izango dute: ikuslearen saria 1000 eurokoa izango da.
Umorezko lanak
661 filma laburren artean 20 aukeratu dituzte jaialdian eskaintzeko. Antolatzaileek nabarmendu dute filmen kalitatea, umorea, intentsitatea eta aurpegi ezagunak.
Emanaldia izango dira: gaur, eguena, 22:00etan elizako eskaileretan; eta, bihar, egubakoitza, Bañera parkean. Eguraldi txarra egingo balu Sastiñan izango lirateke emanaldiak.