Hasi dituzte udalekuak Aramaion

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015eko uztailaren 8a

Gaur, eguaztena, hasi dituzte udalekuak Aramaioko neska-mutikoek. 105 gaztetxok eman dute izena aurtengo udalekuetan. Bederatzi taldetan banatuta ibiliko dira egun hauetan. Denetariko ekintzak prestatu dituzte: egubakoitzean, esaterako, San Ferminak ospatuko dituzte; eta, datorren eguaztenean, lip dub-a grabatuko dute. Hori izango da aurtengo berrikuntzetako bat.

Lehenengo egun honetan eguraldia ez dute alde izan. Hala, kultura etxeko sarreran, eskolan eta udaletxeko arkupetan egon dira umeak jolasean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak