Aurrenekoz egin duten irrintzi edo lekaixo lehiaketa Aramaion, eta lehen saio honek, 20 parte hartzailetik gora izan ditu. Adinaren arabera sailkatuta, bakoitzak bere irrintzia bota du herrikideen aurrean, nagusiek baina, bi lekaixo bota behar izan dituzte. Gazteen mailan Ibabe anaiek egin dituzte irrintzi onenak, nagusien mailan aldiz Oihana Ameskuak lortu du sari nagusia, aipatzekoa da, nagusien mailan ez dela gizonezkorik aurkeztu. Txapelketaren ostean, Gau Alai taldeak girotu du plaza.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.