"Gasteizko Sumendi taldeko jokalari batzuk ere etorri dira eta denon artean nahastuta jokatu ditugu partiduak; gustura izan gara", azaldu du Agustin Oiangurenek. Afizioa badagoela Debagoienean dio: "Ni Aramaion bizi naiz eta hockeyaren zaletasuna ere nirekin ekarri dut; domekero egiten ditugu entrenamenduak".
Haziz doa Hanka Labanka taldea. Aurten iaz baino gehiago direla dio. "Aurre benjaminak eta eta benjaminen taldeak ditugu Hanka Labankan; baita seniorrena ere. Iaz baino gehiago gara aurten eta balorazio oso positiboa egiten dut".