19:00etan hasiko dituzte San Martin jaiak pregoi eta txupinazoarekin. Betiko ofizioak mantendu dituztenak omendu nahi dituzte; euren ardura izango da gaurko pregoia eta txupinazoa. Betiko ofizioak gaurdaino mantendu dituztenen ordezkari, udaletxeko balkoian egongo dira Fermin Etxebarria, Santi Elejalde, M. Luisa Gonzalez de Audikana eta Jesusa Bergaretxe.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.