Aramaioko jaiak 2015

Film labur lehiaketa egingo dute lehenengoz zapatuan

Arantzazi Ezkibel 2015ko uzt. 3a, 10:00

Urtero moduan, aurten ere hainbat ekintza antolatu ditu jaietarako Gazte Asanbladak. Horietako bat, gainera, berrikuntza da. Hain zuzen, domeka gauean eskainiko duten film laburren lehiaketa.

Kuadrillak dagoeneko hasi dira filmak grabatzen. Gaia hau da: kondea. Lanen iraupenak, gehienez, bost minutukoa izan beharko du eta haiek entregatzeko azkeneko eguna bihar, zapatua, izango da. Txosnetan aurkeztu beharko dira, ATGAren txosnan, 20:00ak baino lehen.

Domekan eskainiko dituzte

Aurkeztutako lanak domekan erakutsiko dituzte, Soniaren eta Manexen ipuin musikatuaren ostean, txosnagunean. Aurkeztutako lan onenari saria emango diote.

Horren ondoren, berbapasie egingo dute txosnetan. Urteroko ekintza da hori: bikoteka egiten den jolasa da. Antolakuntzak emandako berba asmatu beharko du bikotekide batek, besteak emandako azalpenekin.

Izena eman pikean

Astelehenean egingo duten kuadrillen arteko pikean gaurtik aurrera eman ahal izango da izena: "Kartelak jarriko ditugu tabernetan, gaur", azaldu du Edurne Kortabarriak, Gazte Asanbladako kideak.

Taldeek, gutxienez, sei lagunekoak izan beharko dute. Betiko jokoez gain, aurtengo pikean joko berriak ere izango direla azaldu du Kortabarriak. Kuadrillak animatu nahi dituzte lehiaketan parte hartzera. Astelehenean 16:00etan hasiko dute kuadrillen arteko pikea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak