Aramaioko jaiak 2015

Irrintzi txapelketa eta kantu-jira erretiratuekin

Arantzazu Ezkibel 2015ko uzt. 3a, 10:00

Aurten, lehenengoz, irrintzi lehiaketa egingo dute Aramaioko jaietan. Udalak eta Alaia erretiratuen elkarteak antolatu dute ekimen berezia. Bi mailatan banatu dute lehiaketa: 14 urtera artekoa bata eta 14 urtetik gorakoa bestea. Irrintzilari bakoitzak bi irrintzi bota beharko ditu. Epaimahaiak kontuan izango ditu irrintziaren doinua, iraupena, amaiera eta indarra.

Lehiakideen artean berdinketa gertatuko balitz, berriro ere errepikatu beharko lukete irrintzia. Sariak izango dira: nagusien mailan, lehenengoarendako, bazkaria edo afaria bi pertsonarendako; eta bigarrenarendako, gazta eta ardoa. Gazteen mailan: lehenengoak 25 euroko Eroskiko bonua irabaziko du eta bigarrenak, 15 euroko Eroskiko bonua. Irrintzi txapelketa zapatuan izango da, 18:30ean, plazan.

Horrez gain, Alaia erretiratuen elkarteak Aramaioko kantu-jira antolatu du astelehenerako. 13:00etan hasiko da ekintza, Anboto tabernan. Kantuan egin gura dutenendako kantutegia han bertan egongo da eskuragarri. Erretiratuen elkartetik herritarrak animatu nahi dituzte jaietako azken egunari giro eta doinu berezia jartzera. Euskal kantu tradizionalak abesteko aukera egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak