Joan zen astean Lierni Altunak GOIENAri eskainitako elkarrizketaren harira, zenbait puntu argitu nahi izan ditu EAJk. Lierni Altunak zioen: "eztabaidatu ostean, erabaki dugu ez garela Udal moduan mezetara joango”. Bada, adierazpen horren aurrean zera dio Aramaioko EAJK: "EAJk ez du Liernik aipatutako eztabaidan eta erabakia hartzeko orduan parte hartu. Aipatutako erabakia Alkatetzak berak edo EH Bildu taldeak bere kabuz hartutakoa da". Eta gaineratu dute: "Udalak agertu beharreko izaera laikoaren gainean ados egonik ere, inork ez dio argibiderik eskatu EAJri San Martin egunean udalbatza modura mezatara joateari buruzko egokitasunaz".