Hildakoaren aldeko hileta elizkizuna gaur egingo dute, martitzena, Aramaioko San Martin parrokian, 19:00etan.
Domeka arratsaldean gertatu zen ezbeharra, Legution, A-2620 errepidean. Eusko Jaurlaritzaren segurtasun sailak emandako datuen arabera motor istripua 20:15 inguruan izan zen. BMW F650 motorra errepidetik irten zen ezagutzen ez diren arrazoiengatik. Motor gidaria, 53 urteko aramaioarra, lekuan bertan hil zen. Ertzaintzak ikerketa abiarazi du istripua zerk eragin zuen argitzeko.
Hildakoaren aldeko hileta elizkizuna gaur egingo dute, martitzena, Aramaioko San Martin parrokian, 19:00etan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.