Ogi ekologikoa nola egiten den ikusteko irteera egingo dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015eko ekainaren 30a

Alaia jubilatuen elkarteak ogi ekologikoaren elaborazio prozesua ikusteko irteera eta Itturralde baserrira bisita antolatu ditu. Uztailaren 10ean izango da irteera, eta interesatuek jubilatuen elkartean eman beharko dute izena aurrez. Amaieran luncha egongo da.

Bisita uztailaren 10ean izango da, barikua, 16:00etan. Jubilatuen elkartean izango da irteera puntua, 15:30ean. Ogi ekologikoa nola egiten duten ikusiko dute, eta gainera Itturralde baserria bisitatuko dute. Denera, bi orduko bisita izango da.

Izena eman behar da aurrez

Interesatuek izena eman behar dute jubilatuen elkartean edo telefono hauetara deituta: 647 086 714 (Agustin) eta 675 008 821 (Bittor).

Bisitaren ondoren luncha egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak