Goizeko bederatzietan hasi da Aramaio errekan Udalak eta Oilogor elkarteak antolatu duten arrantza txapelketa. 150 amuarrain askatu dituzte errekan, eta 15 izan dira denera parte hartu gatztexoak. "beste urtetan baino parte-hartzaile gutxiago izan dira, baina orokorrean gustura gaude" adierazi dute Oilogor elkartetik.
BI mailatan banatu dituzte parte-hartzaileak: 2 eta 12 urte artekoak batetik, eta 12 eta 16 urte artekoak bestetik. Azkenean, askatutako arrainetatik 80 harrapatzea lortu dute. Nagusienen artean, bederatzi arrain harrapatu dituen Iñaki Molero izan da irabazlea; eta gazteenetan, hamar arrain harrapatu dituen Egoitz Lopez Bengoa.