Ahotsa lanerako zein garapen pertsonalerako tresna garrantzitsu bezala bizi duten pertsonei zuzendutako ikastaroa izango da: irakasle, aktore zein norberaren ahotsa gehiago ezagutzeko jakin-mina duen edozein pertsonari zuzendutakoa.
Ikastaroa gazteleraz izango da
Uztailaren 13tik 17ra bitartean egingo dute ikastaroa Sastiñan, 10:30etik 12:30era. Gazteleraz izango da. Prezioa 20 eurokoa izango da eta interesa duenak ekainaren 30a baino lehen eman beharko dute izena blankanicolas@hotmail.com helbidean.