Arabako haur kantarien finalean bigarren postua eskuratuta lortu zuten aramaioarrek Bilboko finalean abesteko txartela. Sei talde lehiatu ziren guztira, eta aramaioarrak hirugarren postua eskuratu zuten.
Maia Villalba, Idoia Asurmendi, Teresa Arriolabengoa eta Sara Alonso ibili ziren kantuan, eta Leire Elejalde gitarra jotzen.
"Oso maila ona" erakutsi zuten sei taldeek finalean, Larraitz Arriolabengoak adierazi duenez. Pozik itzuli dira gazteak Bilbotik.