Aramaioko bi bikoteek Udaberriko pilota txapelketa irabazi dute Oñatin. Ander Garaitonandiak eta Lander Perezek benjamin B mailan irabazi dute Oñatiren aurka (16-9); eta, alebin B mailan, Markel Arriolabengoak eta Danel Herrartek ere Oñatiren aurka irabazi dute finala (16-10). Julen Olaizolak eta Oxel Garitanok –Arrasate– Lizarrako txapelketa irabazi dute Iruñako Paz Ziganda bikotearen aurka.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.