Aramaioko Azkoaga auzoan kontzertu batekin eta herri afari batekin hasi dituzte sanjuanak. Elizan, herriko gazteek 45 minutuko kontzertua eskaini zuten, Sustrai taldea tarteko. Ondoren, auzoko afaria izan zuten aramaioarrak. Menua entsalada, oilasko eta saiheski errea eta postrea izan zen.
Afaria, kantu afari bilakatu zen, eta herritarrek euskal kantak abesteko aukera izan zuten. Guztira 74 lagun bildu ziren herri afarian.