Pianistak ordubete inguruko saioa eskaini zuen Aramaioko kultura etxean. Ondoren, Aita Menni ospitaleko kideek hitzaldia eman zuten, eta bukatzeko Aramaioko abesbatzak hainbat kanta eskaini zituen. Aretoa ez zen guztiz bete, baina elkartu zirenek ekitaldi polita ikusteko aukera izan zuten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.