Sastiña goraino beteta Sustrai taldearen ahots xarmangarriak entzuteko

Josu Bilbao 2015ko eka. 20a, 10:15
Sustrai taldeko kideak.

Euskal kantu mitikoak, One Direction taldearen beste kantu batzuekin edota John Lennonen 'Imagine' kantuarekin batu zituen Sustrai taldeak.

Aramaioko Sastiña goraino bete zen Sustrai taldearen emanaldia bertatik bertara jarraitzeko. Ez da taldeak herriarendako egiten duen lehenengo emanaldia, eta bertaratu zirenek, euskal kanta mitikoak eta One Direction edota John Lennonen kantan entzuteko aukera izan zuten.

Emanaldia, 'Ekainak 24' kantarekin hasi zuten, eta ondoren One Direction talde britainiarraren 'Story of my life', 'Free Fallin' eta 'Lau teilatu' abestu zituzten. Gero 'Mendigoxaliarena' jo zuten, eta beste bi neska kantatzera gonbidatu zituzten. 'Zure doinua' bi ahotsetara, eta 'All of mine' abestu eta gero Maldita Nerea taldearen 'Mira a Dentro' eta One Directionen 'Little things' entzun ahal izan ziren. Bukatzeko, John Lennonen 'Imagine' kanta mitikoa eta 'Xalbadorren heriotza' txalo zaparrada artean hartu zituzten entzuleek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak