San Juan jaiak ospatuko dituzte Azkoaga auzoan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko eka. 19a, 11:48

Urteko gaurik magikoena ospatuko dute datorren astean Azkoagan. San Juan gaua urteko gauza txarrak sutara botatzeko gaua izaten da, berriei lekua uzteko. Jai egitarau zabala antolatu dute Azkoagan.

Etxeko gaztetxoei zuzendutako hainbat ekintza izango dituzte jaietan. Martitzenean, parrillada egiten duten bitartean hegazkin jaurtiketa txapelketa egingo dute. Horrez gain, dantzaldia ere antolatu dute.
Eguaztenean, San Juan egunean, 18:00etan puzgarriak eta zezen mekanikoa izango dute gaztetxoek.
Mus eta briska txapelketak ere egingo dituzte San Juan egunean. Jaiak amaitzeko, ekainaren 25ean, eguena, auzoko hildakoen aldeko meza egingo dute.

Egitaraua

Zapatua, 20
20:00 Kontzertua.
21:30 Herri afaria. Ondoren, dantzaldia

Martitzena, 23
17:00 Lora sortak egin.
18:00 Gora txopue!
20:00 Parrillada.

Eguaztena, 24
12:00 Meza. Ondoren pintxo poteoa egingo dute.
18:00 Mus eta briska jokoa.
18:00 Puzgarriak.

Eguena, 25
12:00 Auzoko hildakoen aldeko meza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak