Parte hartze eta maila altua Txirritolaren ipuin lehiaketan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko eka. 13a, 10:12
Ikasle sarituak atzoko ekitaldian.

Aramaioko Txirritola euskara elkarteak antolatzen duen ipuin lehiaketak erantzun ederra izan du aurten: "Oso pozik gaude. Parte hartzaile asko izan dira, eta ipuinak oso politak eta jorratuak. Maila oso altua egon dela adierazi dute epaileek". 94 parte hartzaile izan dira aurten eta atzoko kultura etxean egindako sari banaketaren aurretik Zirika Zirkus taldearen ikuskizuna izan zuten. 

Esandako moduan, aurtengo Txirritolaren ipuin lehiaketak 94 parte hartzaile izan ditu, horietatik gehienak San Martin eskolako ikasleak. Guztiek jaso zuten diploma izen abizenekin eta antolatzaileek eskerrak eman zizkien parte hartu izanagatik. Jasotako lanak baloratzeko epaileak izan dira Manex Agirre, Elena Zubizarreta eta Elena Txurruka. 

Lelo lehiaketa

Era berean, lelo lehiaketaren sari banaketa egin zuten atzo, egubakoitza, Sastiñan. 12 parte hartzaile eta 33 lelo aurkeztu dira. Bi irabazle izan dira. Julen Arriolabengoaren Berba saltzan, mingaina dantzan leloa eta Ana Arriolabengoaren ...Eta berbalditxo bat eingo bagauke.

Epaileak Xabi Igoa eta Txema Abarrategi izan dira. Sari ekonomikoa eta diploma bana jaso zuten, euren izenarekin eta leloarekin. 500 pegatina banatu zituzten herrian lelo horiekin.

Hona hemen sarituen zerrenda: 

1. Maila: Bakoitzari parte-hartze diploma eta guztientzat 50 euroko bonua. 

2. Maila: Bakoitzari parte-hartze diploma eta guztientzat 50 euroko bonua.

3. Maila:

1.saria: Babarruntxo, Txomin Abarrategi (Diploma eta 40 euroko bonua) 

2. saria: Patxi eta Robota, Beñat Inarra (Diploma eta 20 euroko bonua) 

4. Maila: 

1. saria: Txikor belarra, Ander Sesto (Diploma eta 40 euroko bonua) 

2. saria: Kontuz liburuarekin, Daniela Pineda (Diploma eta 20 euroko bonua) 

5. maila: 

1. saria: Betaurrekoen kajatxua, Danel Herrarte (Diploma eta 40 euroko bonua) 

2. saria: Aitona xelebrea, Garazi Kortazar (Diploma eta 20 euroko bonua) 

6. maila: 

1. saria: Amets berreskuratua, Alaitz Elexalde (Diploma eta 40 euroko bonua)

2. saria: Panpin apurtua, Oihana Santxez (Diploma eta 20 euroko bonua) 

Helduak

1. saria: Azken besarkada, Maitane Gomez de Segura (Diploma eta 70 euro) 

2. saria: Aramaioko azken lamia, Sonia Etxenausia (Diploma eta 50 euro) 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak