GEDk laguntza bonoak jarriko ditu salgai

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko eka. 11a, 12:48

Herriz herri sakabanatutako oihalak hiriburuetan batzeko eguna izango da ekainaren 21a. Arabako ekitaldi nagusia Gasteizko Buesa Arenan egitekoak ziren baina ekitaldia bertan behera geratu da: "Gure asmoa Buesa Arenan egitea zen, baina Diputazioak zailtasunak jarri dizkigu eta ez dugu han egingo", azaldu du Gure Esku Dago taldeko Etor Arregik. Hori horrela, Arabako ekitaldiarekin aurrera egitea erabaki dute eta ekintzak kalean egingo dituzte, Gasteizko kaleetan.

GEDk Gasteizko kaleak ehuntzeko deia egin du.

Kostuak handitu egin dira

"Ekitaldia kalean izango da eta ez da sarrerarik ordaindu beharrik egongo. Hala ere, horrek eragingo ditu kostu handiagoak; hala, eszenatokia muntatu beharra egongo da, eta baita beste zenbait kontu ere", azaldu du Arregik. Hala, kostu horiei aurre egiteko laguntza bonoak jarriko dituzte salgai. Aramaion, gaur, egubakoitza, 19:00etan herriko plazan egongo dira bonoak saltzen; eta, domeka eguerdian okindegi aurrean. Laguntza bonoak saltzeaz gain, atxikimendua ere eskatuko dute eta baita kamisetak saldu ere. Gainera, Gasteizera autobusean joateko txartelak salgai jarriko dituzte: 5 eurotan egongo dira salgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak