Bebop eta hard bop estiloak
Arrasatearrak azaldu du 40ko hamarkadako bebop jazz estiloan eta 50eko hamarkadako hard bop estiloan oinarritzen dela euren musika. Bederatzi abesti dira musikariak konposatu dituenak, azkeneko bi urteetan.
Laukotea osatzen dute arrasatearrak (gitarra), Juan Carlos Hormigok (bateria), German Ruiz de Alejosek (baxua) eta Rafa Gonzalezek (saxofoia). Orain dela lau bat hilabete hasi ziren talde moduan kontzertuak eskaintzen.
Ekaineko zikloa, etxekoekin
Dagoeneko ezaguna da Aramaion ekaineko Kontzertuak Sastiñan musika zikloa –irailean ere egiten dute–. Aurten, herriko musikariei aukera eman nahi izan diete: datorren astean Amaia Arregi, Maialen Ballina eta Maider Gardoki hirukotea izango dira Sastiñan; ekainaren 19an Sustrai taldea; eta, ekainaren 26an bi talde elkartuko dira: Zarzamora eta Manex Arriolabengoa, Maria Izaga eta Sabin Aranburu. Elkarrekin joko dute Arriolabengoa bi taldeetako kide delako. Saio guztiak 20:00etan izango dira.