Gure Esku Dagoko Etor Arregik honako hau esan du: "Azken esprinta izango da hemendik eta ekainaren 21era, eta kalean egongo gara". Egubakoitzean kamisetak saldu dituzte, jaialdian parte hartu nahi dutenak kamiseta jantzita joan daitezen. Horrez gain, Gure Esku Dagorekiko atxikimendu gehiago jasotzen ere ibiliko dira datozen asteotan.
Egubakoitzean aurkeztu dute Hego Euskal Herri osorako jaialdia, eta Gasteizkora joateko sarrerak ere salduko dituztela esan du Etor Arregik.