Gure Esku Dagoko kideak okindegi aurrean egongo dira kamisetak saltzen

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015eko maiatzaren 29a

Iaz, ekainaren 8an egindako ekitaldian, aramaioarrak.

Erabakitzeko eskubidearen alde daudenen atxikimenduak jasotzen eta Gure Esku Dagoko kamisetak saltzen egongo dira datozen barikuetan. Gaur, esaterako, okindegi aurrean egongo dira, 19:00etan. Ekainaren 21ean izango da Gure Esku Dagoren ekitaldi nagusia, hiriburuetan.

Gaur, hilaren 29a, aurkeztuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen ekainaren 21eko programa. Gasteizko aurkezpena Andra Mari Zuriaren plazan izango da, 11:30etan. Aramaioko Gure Esku Dago taldeak aurkezpenera joateko deia egiten du.

Gaur okindegi aurrean egongo dira

Bestalde, ekainaren 21erako atxikimenduak jasotzen eta kamisetak saltzen ibiliko dira taldeko kideak barikuetan. Gaur, esaterako, okindegi aurrean egongo dira, 19:00etan.

Internet bitartez

Informazio gehiago jasotzeko, eta kamisetak internet bitartez erosi eta atxikimenduak internet bidez egiteko aukera ere badago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak