Programan parte hartzeko baldintzak dira:
- 65 urte edo gehiago izatea.
- Pentsioen sistema publikoko erretiro-pentsioduna izatea.
- Alarguntasun pentsioduna eta 55 urte edo gehiago izatea.
- Beste kontzeptu batzuen pentsioduna edo diru-laguntzen onuraduna izatea, eta kasu guztietan 60 urte edo gehiago izatea.
Ezkon kideak parte har dezake eta ez ditu zertan baldintzak bete behar.
Seme edo alaba elbarria izanez gero, lagun gisa joateko aukera izango du, baldin eta elbarritasun gradua %45 edo gehiagokoa baldin bada.
Informazio gehiago behar izanez gero udaletxeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzura jo beharko du interesatuak.