Arabako haur kantari lehiaketan bigarren egin dute aramaioarrek

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko mai. 19a, 10:58

Elejalde, Villalba, Asurmendi, Arriolabengoa eta Alonso. Argazkia: Larraitz Arriolabengoa.

Zapatuan, maiatzaren 16an, Arabako haur kantari lehiaketako finala jokatu zuten Izarran. Aramaioko Maia Villalba, Idoia Asurmendi, Teresa Arriolabengoa eta Sara Alonso txapelketan izan ziren, eta "lan bikaina" egin zuten. Bigarren saria eskuratu zuten Aramaioko neskek. Modu horretan, ekainaren 13an Bilbon jokatuko duten Euskal Herriko finalean izango dira.

Mendigoxaliarena abestia

Lau abeslariez gain, Leire Elejaldek gitarra jo zuen eta Larraitz Arriolabengoak pianoa. Lauaxetaren Mendigoxaliarena poeman oinarrituta, Eñaut Elorrietak musikatutako abestia abestu zuten aramaioarrek.

Larraitz Arriolabengoa "oso pozik" dago Papargorri abesbatzako neskek egin duten lanarekin eta "bihotzez zorionak" eman nahi dizkie.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak