Aitor Escobarrek 'Origen' ikuskizuna eskainiko du Sastiñan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko mai. 15a, 11:28
Aitor Escobar zuzenekoan. Argazkia: Txapa irratia.

"Oso pozik" dago Larraitz Arriolabengoa Musika Asteak izan duen jarraipenarekin. Eguaztenean, esaterako, Iban Nikolaik jende asko batu zuen Sastiñan. "Umeek galdera pila bat egin zizkioten Ibani, eta amaieran, bai umeak eta baita helduak ere animatu ziren didgeridoo instrumentua probatzera". Gaur, egubakoitza, Txorbela otxoteak girotuko du poteoa; eta, ondoren flamenko ikuskizuna eskainiko du Aitor Escobarrek.

Flamenkoaren doinuak

Gaur, egubakoitza, Txorbela otxoteak poteoa girotuko du. 18:30ean hasita, herriko lau tabernatan ibiliko dira. Ondoren, Aitor Escobar arrasatearrak Origen flamenko ikuskizuna eskainiko du Sastiñan; 20:30ean izango da. Gitarra eta kaxa soinuak herritarrei eskaintzea da asmoa: "Gauza ezberdinak eskaini nahi izan ditugu; ohituta gauden soinu horietatik urrundu eta beste musika mota batzuk erakustea izan da asmoa", azaldu du Arriolabengoak. Iaz, esaterako, jazz doinuak eskaini zituzten.

Kantu afaria

Bihar, zapatua, kantu afaria izango dute. 50 lagun inguru elkartuko dira eskolako jangelan. Domekan, musika asteari agur esateko, Bixente Goikoetxea eta Elai abesbatzen emanaldia egongo da. Ondoren, luncha.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak