Aramaioko EAJko kideek "ilusioz eta gogoz" lan egingo dutela azaldu dute, "Aramaiok egun bizi duen geldialditik ateratzeko".
EAJren mezua
"EAJren hautagaitza osatzen dugun gizon-emakumeok ondo ezagutzen dugu Aramaiok bizi duen errealitatea. Hautagaitza berritua gara, esperientzia duena eta gaiak ezagutzen dituena. Ilusioz eta gogoz lan egingo dugu, Aramaiok egun bizi duen geldialditik ateratzeko. Zintzotasunez, gardentasunez eta erantzukizunez kudeatzen dakigu. Garapen ekonomikoarekin, hezkuntzarekin, euskararekin, kulturarekin, kirolarekin eta batez ere pertsonekin konprometituta dauden pertsonak gara. Irtenbidea gara, Aramaiok aldaketa bat behar du lehenbailehen eta hori da gure konpromisoa. Ziur gaude guztion artean erreferentziazko udalerri bilakatuko dugula Aramaio".