Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Javier Lasarte: "Elkarbizitza samurragoa eta pluralagoa egingo duen ahots berria izan nahi dugu"

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko mai. 12a, 12:44

Javier Lasarte hautagai sozialista. Argazkia: PSE-EE.

Javier Lasartek 53 urte ditu eta Gasteizen bizi da. Aramaioko PSE-EEren alkategaia izango da maiatzaren 24ko hauteskundeetan. Arabako Diputazioko ekonomia eta enplegua sustatzeko zerbitzuko burua da Lasarte; horrez gain, EHUko ekonomia irakasle ere izan da. Ibilbide luzea du politikan: 2011ko hauteskundeetan ere Aramaioko alkategai izan zen. "Ilusioz" hartu du erronka Lasartek.

"Elkarbizitza baketsua defendatzeko grina" duela azaldu du Lasartek: "Ezberdintasunak errespetatu, berdintasuna, askatasuna, elkartasuna eta justizia soziala", izango dira sozialisten oinarriak. "Balore horiek beti defendatu izan ditugu sozialistok; gaur egun, arriskuan dauden baloreak dira, batez ere, eskuinaren politikengatik eta abertzaletasun baztertzailearen aldetik daude arriskuan", gaineratu du hautagai sozialistak.

Aurrerakoien eta ezkertiarren botoa nahi dute

"Pertsona aurrerakoi eta ezkertiarren botoa" gura dute. "Gaur egun Aramaio dena baino herri aurrerakoiagoa nahi dutenei aukera eman nahi diegu", dio Lasartek. "Ilusioz betetako erronka" dela gaineratu du Lasartek. Diputazioan lan egiteak Aramaio ezagutzeko aukera eman dio: "Aramaioren edertasuna eta idiosinkrasia berezia ezagutzen ditut".

Aramaion "ahots berri bat" izan nahi dutela gaineratu du Lasartek, "elkarbizitza samurragoa eta pluralagoa egingo duen ahotsa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak