Peru Abarrategi eta Unai Etxenausia aurrera Arabako bertso-eskolartekoan

Julen Iriondo 2015ko mai. 10a, 14:06

Aramaioko Sastiñan atzo arratsaldean egindako saioan Kanpezun hilaren 23an jokatuko den finalerako txartela lortu zuten herriko bertsolari gazteek. Legutioko bertso-eskolako neska-mutikoak ibili ziren kantuan etxekoekin batera.

Saio polita egin zuten –14 urtetik beherakoek ere kantatu zuten–, eta jendetxoa batu zen Sastiñan, bertsolarien guraso eta aiton-amonak ere tarteko.
Arabako bertso-eskolartekoan bederatzi bertso-eskolatako kideak ari dira parte hartzen, 7 eta 18 urte arteko 70 ikasle inguru. Lehiatu 14 eta 18 urte artekoek bakarrik egiten dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak