Lorabarri azoka egingo dute gaur Aramaion

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko mai. 9a, 08:00

Sukaldaritza ikastaroa egin zuten erretiratuen elkartean. Argazkia: Jokin Orobengoa.

Lorabarri azoka egingo dute gaur goizean herriko plazan. Herriko ekoizleen produktuak erosteko aukera egongo da, besteak beste. Modu honetan, Lorabarri astearen azken txanpan sartu dira Aramaion. Bihar, domeka, Euzki okindegira eta Itturraldeko ortura bisitak egingo dituzte; eta, astelehenean, Jakoba Errekondo izango da Oletan eta Sastiñan.

Martxan onean doa Lorabarri astea. Astean zehar hainbat ekitaldi egin dituzte, tartean, irudian ikus daitekeen sukaldaritza ikastaroa. Erretiratuen elkartean egin zuten, eta Ortutik ahora kolektiboko kideak eskaini zituzten azalpenak.

Gaur, azoka

Gaur, zapatua, ekitaldi nagusia egingo dute. Herriko plazan azoka jarriko dute: baratzeko produktuak, gazta, ogia, sagardoa... erosteko aukera egongo da. Gainera, Aramaioko txikua –moxala– dastatzeko aukera ere egongo da. Horrez gain, Soraluzeko Txirbila pastagileak eta marmeladak egiten dituzten Itxoste etxekoak egongo dira.

Bisitak bertoko ekoizleei

Bihar, domeka, 11:00etan Azkoagan, Euzki okindegira eta Itturalde ortura bisita egingo dute. Artisau eran eta modu ekologikoan nola lan egiten duten ikusteko aukera egongo da. 17:00etan, herriko plazatik abiatuta, eskolako umeekin Lamien bila karobira ibilaldia egingo dute.

'Bizi baratzea' liburua

Jakoba Errekondok Bizi baratzea, garaian garaikoa garaiz liburuaren aurkezpena egingo du astelehenean, 18:00etan, Oletan; eta, 19:00ean, Sastiñan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak