Soul doinuekin hasiko dute domekan aurtengo Musika Astea

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko mai. 9a, 09:00

Charles Bradley musikaria.

Askotariko doinuak eta soinuak entzungo dira aurtengo Musika Astean. Soul doinuek emango diote hasiera ekimenari; baina, astean zehar, didgeridoo saio didaktikoa, flamenkoa, abesbatzak, otxotea eta trikitia entzuteko aukera egongo da, besteak beste.

Etzi, domeka, emango diote hasiera Charles Bradley musikariaren gaineko dokumentalarekin Musika Asteari. Kultura etxean izango da, 19:00etan.
Martitzenean Papargorri umeen abesbatzaren txanda izango da: emanaldia kultura etxean izango da, 18:00etan.

Didgeridoo saio didaktikoa

Iban Nikolaik Australiako didgeridoo instrumentuaren gaineko saio didaktikoa eskainiko du. Jendeak aukera izango du instrumentu hori jotzeko. Sastiñan izango da emanaldia.

Aramaioko musika ikasleak

Eguenean Aramaioko musika ikasleek urtean zehar ikasitakoa jendearen aurrean aurkezteko aukera izango dute, Sastiñan.

Kantu afariko txartelak

Zapatuan kantu afaria egingo dute 21:00etan eskolan. Txartelak salgai daude 12 euroren truke –nagusiak–eta 7 euro –umeak. Eguaztena izango da txartelak erosteko azkeneko eguna. Domekan abesbatzen txanda izango da.

Egitaraua

Domeka, 10
19:00etan Kultura etxean: Charles Bradley: Soul of America filma.

Martitzena, 12
18:00etan Kultura etxean: Papargorriren kontzertua.

Eguaztena, 13
18:00etan Sastiñan: Iban Nikolairen didgeridoo saio didaktikoa.

Eguena, 14
17:30ean Sastiñan: Aramaioko musika ikasleen kontzertua.

Egubakoitza, 15
18:30ean Anboto, Añai, Okindegia eta Ekhi: Otxote potea Txorbela otxotearekin.

20:30ean Sastiñan: Aitor Escobar: Origen flamenko saioa.

Zapatua, 16
19:30ean herrian zehar: triki poteoa.

21:00etan Eskolako jangelan: kantu afaria.

Domeka, 17
18:30ean Sastiñan: Bixente Goikoetxea eta Papargorri Elai abesbatzen kontzertua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak